Beren lan baldintzei dagozkien eskaerez gain, Tontxu Campos Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuaren dimisioa ere eskatuko dute sindikatuek.
Gaurkoaren aurretik hiru greba egun egin dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako unibertsitate aurreko hezkuntza publikoan: maiatzaren 15ean Gipuzkoan, 16an Bizkaian eta 17an Bizkaian.
LABek, ELAk, EILASek eta UGTk hainbat eskaera egin dizkiote Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari: besteak beste, behin-behineko langile egonkorrak ahalbidetzen zituen egonkortasun hitzarmenari eustea (Eusko Jaurlaritzak bertan behera utzi du); ikastetxeetan langile mota berriak sortzea, «ikasleen eta gizartearen premia berriei modu egokian erantzuteko»; 55 urtetik gorako irakasleek ikasgeletan ikastordu gutxiago ematea, «ez lanaldia murriztea»; talde bakoitzean irakasle eta langile gehiago eta ikasle gutxiago egotea; eta irakasleen soldaten erosahalmenari eustea.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta CCOO sindikatuak oinarrizko akordioa lortu dutela esan zuten, baina interpretazio oso ezberdinak egin dituzte akordioari buruz. LABek, ELAk, EILASek eta UGTk ez dute ontzat eman Hezkuntza Sailaren eta CCOOren arteko akordioa.
Sindikatuen arabera, langileen %65ek egin dute bat EAEko hezkuntza publikoko grebarekin
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako unibertsitate aurreko hezkuntza publikoko langileek greba eguna dute gaur, LAB, ELA, EILAS eta UGT sindikatuek deituta. Irakasleak, heziketa bereziko hezitzaileak, sukaldariak, garbitzaileak eta autobusetako laguntzaileak deitu dituzte grebara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu