AZKEN ORDUKOA

Sindikatuen egoitzan jarraituko dute itxialdian C hepatitisa duten 30 lagunek

15:30ean kanporatu dituzte ospitaletik, eta bigarrengoz kaleratu dituzte 17:30 aldean. Asteartean hasi zuten itxialdia Nafarroako Ospitalean, Osasunbideak gure bizitzekin jolasten du lelopean.

Foruzainek kaleratu dituzten momentua. IñIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
Berria.eus
2015eko urtarrilaren 15a
07:54
Entzun

Itxialdian parte hartzen ari da Juan Manuel Adan. BERRIAri kontatu dionez, jende gutxien zegoen unea probestu dute foruzainek: sinadurak biltzen ari ziren batzuk kalean, eta Marta Bera kontseilariarekin negoziatzen besteak. 15:30ean bidali dituzte foruzainak C hepatitisa dutenak kanporatzera. Handik gutxira, berriro sartu dira ospitale barrura. Baina foruzainak itzuli egin dira 17:30 aldean, eta bigarrengoz kaleratu dituzte handik. Adan: "Negoziatzen ari ginen, eta foruzainak bidali ditu. Badirudi esan nahi zuela: 'Hemen ez da negoziatzen'. Zer axola zitzaion bestela bi egun gehiago jarraitzea?”.

[YouTube]http://youtu.be/Vz-n9PwkLQ0[/YouTube]

Atehna, NATC, Sare eta Hiesaren Kontrako Batzordeko zenbait ordezkariren ekinaldia zen itxialdia. Herenegun sartu ziren, eta bigarren ekinaldian lortu zuten itxialdia hastea.

Joan den larunbatean lehenengo ahalegina egin zuten, eta Poliziak eragotzi egin zien. Asteartean, bigarren saioan, eguerdian iritsi ziren C hepatitisa duten 30 herritar inguru Nafarroako Ospitale Gunera, Iruñean, eta Osasunbideak gure bizitzekin jolasten du leloa zuen pankarta bat eskegi zuten Bideko Ama Birjinaren ospitalean. Polizia bertaratu egin zen, baina gero alde egin zuen. 

Erietxe horretan itxialdia egin dute harrezkero, euren gaitzerako sendagai berria eskatzeko. "Oso gogorra da guretzat; gaixorik gaude". Manu Perezen hitzak dira, atzokoak; 48 urte ditu, eta 30 urte dira C hepatitisa duela.

Atzo gauean ere lo zakuak, zirriak eta mantak hartuak zituzten ospitaleko bilera aretoan. "Guztientzako tratamendua lortzen dugun arte, hemen egongo gara". Dei bat jaso zuen, ordea, ilunabarrean, erien Atehna elkarteko presidente Antonio Garciak, Marta Bera Osasun kontseilariarena. "Esan dit ez digutela utziko hemen egoten". Horregatik zeuden zain: handik noiz botako.

[berriatb]http://www.berria.eus/berriatb/2294/[/berriatb]

Bilera ere izan zuten atzo Marta Bera Nafarroako Osasun kontseilariarekin. Adierazi zien gaitzaren kontrako sendabideak "medikuntza irizpide soilak" erabiliz bideratzen dituztela, eta Nafarroako Ospitale Guneko sei hepatologok landutako txostena eman zien. Espainiako protokoloa Nafarroara egokituko luke txostenak, baina "zirriborro" bat baino ez dela ohartarazi dute. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.