Zaldibarren gertatutakoa salatzeko, Euskal Herriko gehiengo sindikala osatzen duten sindikatuek —ELA, LAB, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru—mobilizazio batera deitu dute, etziko. Bilboko Arriaga plazan izango da (18:30).
Deialdiaren berri emateko kaleratu duten oharraren arabera, «lan istripuen ondorioak» jasaten ari diren senide, lagun eta lankide guztiei «elkartasuna» adierazteko eta erakundeei politiketan aldaketa bat «exijitzeko» egin dute deialdia.
Sindikatuen mobilizazioa ostegunean Bilbon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu