Sinn Fein eta EH Bilduk Europako Legebiltzarrera eraman dute operazioaren salaketa

2015eko urtarrilaren 14a
13:34
Entzun

EH Bilduko europarlamentari Josu Juaristik, Europako Legebiltzarraren osoko bilkuran hitza hartu, eta salatu egin ditu herenegun Guardia Zibilak eginiko hamasei atxiloketak eta polizia operazioa bera. "Oinarrizko eskubideen kontrako erasoa" dela esan du, "defentsa eskubidea barne".

Sinn Feineko Martina Anderson parlamentariak ere hartu du hitza, eta euskal abokatuek euren lana egiteko dauzkaten zailtasunak salatu ditu, besteak beste.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.