euskal herria

Sirenak eta kanpai hotsak, Matxitxakoko borrokaldiaren urteurrenean

[YouTube]http://youtu.be/5a3ZOKJlDVI[/YouTube] 17:00etatik aurrera borrokaldia gogoan izan dute Pasaian, Donostian, Mutrikun, Ibarrangelun, Bermeon, Armintzan eta Plentzian. Bideoan: Bermeokoa.

2012ko martxoaren 5a
19:16
Entzun

Matxitxakoko borrokaldiaren 75. urteurrenaren egunean sirenak eta kanpai hotsak entzun dira Pasaian, Donostian, Mutrikun (Gipuzkoa), Ibarrangelun, Bermeon, Armintzan eta Plentzian (Bizkaia). 17:00etatik aurrera entzun dira, borrokaldia hasi zen ordutik aurrera, hain zuzen. Ondoren, testu bat irakurri dute.

Bermeon, kasu, Arrantzaleen Museoaren aurrean egin duten ekitaldia. 18:30ean sirena hotsa entzun da herrian; ostean, adierazpen bateratua irakurri du museoko zuzendari Aingeri Astuik. Lore eskaintza egin dute ondoren. Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek utzi du lore koroa museo aurrean dagoen eskulturan. Eusko Gudariak abestuz amaitu dute ekitaldia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.