Urtegiaren eraikuntzak Itoitz inguruko sismikotasuna areagotu duenez egun inork ezin duela baieztatu ez gezurtatu esan du Alonsok. "Une honetan inork ezin du ziurtasunez baieztatu edo ezeztatu. Azterketa xehea behar duen arazo zientifikoa da", adierazi du.
Itoizko urtegia eraiki eta bete zutenetik inguru hartan epizentroa duten hainbat lurrikara izan dira, eta urtegiaren aurkako taldeek zein eskualdeko bizilagunek obraren eraginez dela salatu izan dute.
Alonsorekin batera Vicente Ripa Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaria eta Alvaro Miranda Nafarroako Gobernuko Herri Lan kontseilaria izan dira urtegia ikuskatzen.
Itoizko urtegia
Sismikotasun azterketa egingo du Espainiako Geografia Institutuak Itoitzen
Azkenaldian Itoitz inguruan izan diren lurrikara ugariek urtegiarekin zerikusirik dutenetz ikusteko sismikotasun azterketa egingo du Espainiako Geografia Institutuak. Hala iragarri du Jose Luis Alonso Ebroko Hidrografia Konfederazioko presidenteak Itoitzera egin duen bisitan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu