Korsika

SNCMren pribatizazioagatik protestan Ajacciuko portua ixten ari ziren langileak kanporatu ditu Frantziako Poliziak

Frantziako Poliziako istiluen aurkako taldeo 200 bat kidek parte hartu dute gaur goizaldean Korsikako hiriburu Ajacciuko portua desblokeatzeko operazioan. Izan ere, itsas garraioko SNCM enpresa pribatizatzearen aurka protestatzeko, langileek itxita zeuzkaten portuko sarrerak, kamioiak gurutzatuta. Poliziak esku hartu duen unean hamar bat langile zeuden itxiera zaintzen.

2005eko urriaren 1a
11:09
Entzun
Langileak hain gutxi izan arren, 200 inguru izan dira operazioan parte hartu duten Poliziak, eta, gainera, helikoptero bat ere erabili dute. Dena den, Frantziako iturri ofizialen arabera, ez da zauriturik izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.