Hain justu, softwaregintza izango da bilkuraren gai nagusia. Horrela, web zerbitzuak, segurtasuna aplikazio informatikoetan eta osagaien bidezko programazioa izango dira hizpide bilkura honetan.
Nolanahi ere, bihar egingo dute batzarraren aurkezpena, eta han emango dute zehaztasun gehiago. Lore Erriondo UEUko zuzendariak eta Olatz Arbelaitz UEUko Informatika Saileko buru eta bilkuraren arduradunak emango dituzte xehetasunak.
Informatika
'Softwaregintzaren erronka berriak' aztertuko dituzte informatikari euskaldunek
UEU Udako Euskal Unibertsitateak eta Miramon Digitalek antolatuta Informatikari Euskaldunen V. bilkura egingo da hilaren 22an Donostian, Teknologia Elkartegian. 'Softwaregintzaren erronka berriak' izango da batzarraren goiburua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu