POLITIKA

Soilik EAJk eta EH Bilduk parte hartuz gero, PSEk ez dio "inolako baliorik" ikusten bake lantaldeari

Idoia Mendiak ohartarazi du PSE-EEk ez duela ponentzian parte hartuko ezker abertzaleak ETAren indarkeria "zentzugabea" izan zela aitortu arte.

Idoia Mendia. MIGUEL TOñA, EFE
2014ko urtarrilaren 6a
11:58
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako lantaldeari "inolako baliorik" ez dio ikusten Idoia Mendia PSE-EEko bozeramaileak, ponentzia horretan soilik EAJk eta EH Bilduk parte hartzen badute. Hala adierazi dio Efe berri agentziari.

Mendiak azaldu duenez, PSEk uko egingo dio lantaldean parte hartzeari, ezker abertzaleak aitortu arte ETAren jardun armatua "zentzugabea" izan zela, eta ezker abertzaleko ordezkari politikoek "ortodoxia jarrerak eta iraganeko diskurtsoak" baztertu arte.

"Gaur-gaurkoz, ez daude baldintzak guk lantalde horretan eserita jarraitzeko", esan du Mendiak. Iazko irailean utzi zion PSEk lantaldean parte hartzeari. PPk eta UPDk iazko apirilean baztertu zuten bertan parte hartzea. Beraz, soilik EAJ eta EH Bildu daude lantaldean, eta Mendiak uste du hori horrela izateak "ahuldu" egingo lukeela balizko akordio bat.

"Lantalde horrek ez du inolako funtzionamendurik, ezta printzipio politikoetan baliorik, ez gaudelako bertan eserita ideia politiko ezberdinen ordezkari guztiak", gaineratu du. Haren ustez, "logikoa" izango litzateke koalizioa lantaldetik joatea "zoru etikoa" ez onartzeagatik.

Halaber, Mendiak uste du "aukera historiko" bat galtzen ari dela alderdien artean jarrerak adosteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.