Etxerateko kideak oso haserre azaldu dira gaur prentsaurrekoan, beraien elkarteko kide eta Ekain Gerra presoaren ama Karmele Solagurenen heriotzaren aurrean. "Sakabanaketa politikak hil egiten du", esan dute. "Gure senideak eta lagunak 40 minutuz ikusteko, astero-astero milaka kilometro egitera behartzen gaituzten horiek guztiek jomugan jartzen gaituzte, haur, gazte, heldu nahiz adineko izan. Hemen gauden guztiok gaude jomugan, baina ez dugu etsiko".
Euskal Herriko erakunde, alderdi politiko eta Arartekoaren isiltasuna salatu du Etxeratek, heriotza honen aurrean "ez dutelako ezer egin", ezta mobilizaziotara deitu ere.
Aurten, presoen senideek 41 auto istripu izan direla gogorarazi dute, eta horietan 112 senide zauritu direla.
Mobilizazioak
Etxerat elkarteak hainbat mobilizazio deitu ditu hilketa salatzeko.
-Gaur iluntzean, Euskal Herriko herri eta auzoetan elkarretaratzeak egingo dituzte.
-Bihar, asteazkena, Solaguren erraustu egingo dute eguerdian, baina ez dute hiletarik edo antzekorik egingo. Izan ere, Solagurenen seme Ekain Gerrak amari azken agurra emateko eskaria egin du, eta ematen badiote, gaur bertan, Alcala Mecoko (Madril, Espainia) espetxetik Iruñekora ekartzea espero da.
-Ostiralean, hilak 10, mobilizazioak egingo dira herri eta auzoetan.
-Larunbatean, hilak 11, herrialde mailako manifestazioak egingo dira.
-Abenduaren 19an omenaldia egingo diote Karmele Solagureni, Barañainen.
presoen sakabanaketa
Solagurenen heriotza "estatu hilketa" dela dio Etxeratek
Etxerat elkarteko kideek salatu dutenez, euskal presoen sakabanaketa "estatuak oso ondo kalkulatutako politika da", eta, horregaitik, Karmele Solagurenen heriotza "estatu hilketa" izan da. Oso haserre azaldu dira prentsaurrean; izan ere, beraien esanetan, "presoen sakabanaketak hil egiten du". Ekain Gerra presoaren ama atzo hil zen, semea bisitatzera zihoala, istripuz. Presoaren aita oso larri zauritu zen. Etxeratek mobilizazio ugari iragarri ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu