Ehud Olmert Israelgo lehen ministroak neurri gogorrak hartzeko prest dagoela ohartarazi die palestiarrei: hau da, soldadua libre utzi ezean Gazan "operazio militar zabala" egingo dutela, eta "etxez etxe" ibiliko direla mutil gaztea aurkitu arte. Israelgo Armada dagoeneko prest dago eraso hori aurrera eramateko.
1994tik ekintzaile palestinarrek ez zuten Israelgo soldadurik baitu. Armadako buruen arabera, soldadu hori atzemateko ekintzaile palestinarrek aurrera eramandako operazioa "aurrekaririk gabekoa" izan da, Libanoko Hezbola gerrillak egiten dituenen tankerakoa.
Ekialde Hurbila
Soldadu baten bahiketa dela-eta palestinarren aurkako "operazio militar zabala" agindu du Israelek
Israelgo Armadako soldadu bat, 19 urteko gizonezko gazte bat, bahitu zuten atzo ekintzaile palestinarrek. Aske lagatzen ez badute, Gazaren aurkako "operazio militar zabalarekin" egin die mehatxu Ehud Olmert Israelgo lehen ministroak. Armadako buruzagiei "adi eta prest" egoteko agindu die. Mahoud Abbas PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak (Al Fatakoa) gaitzetsi egin du bahiketa; PANeko Gobernuaren jabe den Hamasek, berriz, soldadua onik aske uzteko galdegin du. Soldatua bahitu duten ekintzialeek, berriz, hura aske uztearen truke Israelek espetxean dituen emakume eta adingabe guztiak aske uzteko exijitu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu