Soldata jaitsiko dute Bilboko alkateak eta zinegotziek

2012ko abuztuaren 18a
00:00
Entzun
BILBO. Soldata jaistea adostu dute Bilboko alkateak eta zinegotziek: %7 gutxiago kobratuko dute hemendik aurrera. Ezohiko osoko bilkura bat egin zuten atzo, jaitsiera onartzeko; Bilboko Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek —EAJk, PPk, Bilduk eta PSEk— egin zuten haien soldatak murriztearen alde. Murrizketa kontuan hartu gabe, 96.399,72 euro kobratzen du urtean Bilboko alkate Iñaki Azkunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.