Soldatak izozteak lan gatazka areagotuko duela diote metroko langileek

Erredakzioa
Bilbo
2011ko abenduaren 30a
00:00
Entzun
Bilboko Metroko beharginen aurtengo soldatak izozteak «areagotu» egingo du haien eta zuzendaritzaren arteko lan gatazka. Hala ohartarazi du Rafa Valencia langile batzordeko presidenteak. Valenciak jakinarazi duenez, erabaki hori auzittara eramatekotan dago ELA; LABek iragarri du hala egingo duela. Urtarrilerako deitutako grebak bertan behera uzteko eskatu zien atzo Txema Oleaga metroko presidenteak sindikatuei ; aukera hori baztertu du Valenciak, «ez dagoelako hori egiteko arrazoirik eta, soldatak izoztu ondoren, egoera atzo [herenegun] baino okerragoa delako».

Zerbitzu publikoetako langileen soldatak izoztea ahalbidetzen duen legea ezartzea onartu zuen atzo metroko Administrazio Kontseiluak. Aurtengo lansariei eragiten die erabaki horrek, baina urtean zehar %4,5 igo da beharginen soldata. Hortaz, langileek diru hori itzuli beharko dute (1.500 bat euro bakoitzak). Diputazioa ez zen izan Administrazio Kontseiluak eginiko batzarrean, metroko zuzendaritzak lan gatazkan duen jarrera «harroaren» kontra protesta egiteko. Aldundiaren erabakia kritikatu du PPk, eta heldutasun falta leporatu dio. Sindikatuek gaur erregistratuko dute urtarrilaren 5eko lanuztea, eta zuzendaritzarekin batzartuko dira aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.