Genero indarkeria

Sophie Loudette bikotekideak hil zuela baieztatu du prokuradoreak

Horren hitzetan banatzeari buruzko eztabaidaren ondotik hil zuen eta gero bere buruaz beste egin zuen. Aurten Euskal Herrian genero indarkeriaren ondorioz hil dute bosgarren emakumezkoa da.

2011ko abuztuaren 31
16:34
Entzun

Anne Kianakis Baionako prokuradoreak baieztatu egin du gaur goizean Sophie Loudette bikotekideak hil zuela ostiral gauean. Larunbata goizean bikotekideen gorpuak aurkitu zituzten etxean. Kianakisek gaineratu duenez banatzeari buruzko eztabaidaren ondotik hil zuen gizonak Loudette eta bere buruaz beste egin zuen ondoren.

Gizonaren izen-abizenik ez dute eman, halare. Paris ingurukoa zen eta 38 urte zituen. Aurretik ere genero indarkeria kasu bategatik aurrekariak zituen, eta bikotekide ohia eta haren gurasoak jipoitzeagatik hiru hilabeteko espetxe zigorrera zigortu zuten.

Atzo hilketa hori salatzeko kalera atera ziren haimbat lagun Baionan Emazteen Mundu Martxako Plataformak deiturik. Aurten Euskal Herrian genero indarkeriaren ondorioz hil dute bosgarren emakumezkoa da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.