Lehen Hezkuntza sare publikoan ikasten jarraitzeko, Zallara (Bizkaia) joan beharko dute Sopuertako haurrek datorren ikasturtean. Izan ere, hainbat astetako negoziazioek ez dute emaitzarik eman, eta Hezkuntza Sailak dio Sopuertako La Baluga ikastetxeak ez dituela betetzen bertan Lehen Hezkuntza eskaintzeko baldintzak.
Urritik Zallan ari dira ikasten Sopuertako haurrak, aldeen arteko negoziazioak eman bitartean. Hezkuntza Sailaren arabera, ordea, ez da akordiorik lortu, eta aurreikusi du Sopuertako Udalaren eta Bilboko elizbarrutiuaren arteko auzia argitu bitartean ez dela posible izango. Hain zuzen, eraikinaren dohaintza afera argitu bitartean.