Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, hil den gidariak zeraman motoa errepidetik aterata gertatu zen istripua. Eibartarra zen, eta 65 urte zituen. Ertzaintza iritsi zenean hilda zegoela ziurtatu besterik ezin izan zuen egin, eta horregatik eskatu du orain lekukorik badago horien laguntza, gertatutakoa argitzeko.
Ikerketa abiatu du Ertzaintzak, eta (0034) 943-53 91 19 telefono zenbakia jarri du herritarren esku laguntza emateko.