Soraurengo hiru suteak nahita eginak direla uste dute

Abuztuaren 16an, 23an eta 27an piztu ziren suak, eta Foruzaingoa ikertzen ari da nor izan daitekeen erruduna

Soraurenen piztutako lehen sutea izan zen handiena. LANDER FDEZ. ARROIABE / ARP.
Erredakzioa
Iruñea
2012ko abuztuaren 29a
00:00
Entzun
Bi aste eskasean, hiru sute. Sorauren eta inguruko herrietako bizilagunak susmoa hartuta zeuden, eta atzo Foruzaingoak hipotesia erantsi zuen: Arromendin piztutako hiru suak nahita piztuak direla uste du Poliziak.

Lehen sutea abuztuaren 16an sortu zen. Hamalau hektarea kiskali zituen. Bigarren sutea ere dezentekoa izan zen, abuztuaren 23an, eta hamar hektarea lur erre zituen. Nafarroako Gobernuak garbi esan zuen lehen sutea piztutako lekutik gertu sortu zela bigarrena, baina ez zutela zerikusirik; lehenbiziko sute hura ongi itzalia zegoela, alegia. Astelehenean piztu zen azkena, hura ere aurreko bi suteak gertaturiko lekuen inguruan. Txikia zen, aurrekoen aldean; 0,014 hektarea erre zituen.

Foruzaingoak ukatu egin du azken bi suteak lehenbizikoaren ondorio direla; azaldu du baztertu egin duela utzikeriagatik sortu diren hipotesia ere. Nafarroako Gobernuak ohartarazi du 30.000 euroren isunak eta urte bat eta bost arteko kartzela zigorrak jar dakizkiekeela suteak nahita pizten dituztenei. Herritarrei gogorarazi die, bestalde, landa eremuan suak egitea debekatua dagoela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.