Soriako erasoa «irmoki» salatu du EH Bilduk

2023ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Donostiako EH Bilduk ohar bidez adierazi du «irmoki» salatzen duela maiatzaren 27an Sorian (Espainia) Ion Aranburu donostiarrari egindako erasoa. Era berean, biktimari eta haren ingurukoei «babes osoa» helarazi diete, eta dagokien erakundeek zer gertatu zen argitu dezatela eskatu. «Kasu honetan zerikusia izan dezaketen erakunde publikoek ez digute oraindik inolako informaziorik helarazi; inongo ikerketarik dagoen ere ez dakigu», gehitu dute.

Erasoa gaitzesteko eta biktimari babesa erakusteko, Donostiako Antigua auzoko bizilagunek elkarretaratzea eginen dute ostegunean 20:00etan, Gaskoinia plazan. EH Bilduk elkarretaratze horretan parte hartzeko deia egin du.

Numantzia-Cornella partidaren egunean gertatu zen erasoa, taberna baten aurrean. Hainbat ultraren artean jipoitu zuten gizona, eta, eragin zizkioten zaurien ondorioz, Burgosko (Espainia) ospitaleko zainketa intentsiboetako unitatean egon behar izan du, oso larri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.