Sortu: "Akordioa Kolonbiako gatazkaren konponbidean aurrerapauso nabarmena da"

2015eko irailaren 24a
17:28
Entzun

Sortuk ongi etorria eman dio FARC eta Kolonbiako Gobernuaren arteko akordio "historikoari", eta bakearen eraikuntzan "justiziaren aplikazioaren moduko gai korapilotsuan aldeek erakutsiriko heldutasun eta ardura" nabarmendu du: "Justizi sistema integrala, egia, erreparazio eta ez errepikapenaren inguruko akordioa da, nazioarteko justiziaren estandarretan oinarritutako eta bakea egonkortzeko balio duena, egia bilatuz eta biktimak erreparatuz".

Akordioak biktima guztiak aitortzen dituela gogorarazi du Sortuk, baita gatazkan parte harturiko guztiak ere: "Indarkeriak gogor jotako Kolonbiak erakusten digu testuinguruari loturiko justizia trantsizionalaren aplikazioaz garaitu eta garailerik gabeko bakearen eraikuntzan aurrera egin daitekeela".

Kolonbiako Gobernuaren eta Espainiakoaren jarrerak alderatu ditu Sortuk, "zerikusi gutxi" dutela adieraziz: "Bakearen aldeko apustua egitetik urruti, gatazka egoera betikotzearen aldeko politika garatzen du PPk". Euskal Herrian, PP eta EAJren "interes partikular zekenek blokeatzen dute konponbide prozesua", Sorturen arabera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.