Sortuk "kezka" adierazi du Jokin Aranalderen atxiloketa dela eta. Alderdiak gogorarazi du iheslariak "ahotsa eta aurpegia" jarri zizkiola iazko ekainean Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak (EIPK) Euskal Herrian zabaldutako "aro politikoaren aldeko konpromisoari".
Sorturen arabera, atxiloketarekin Frantziako Gobernuak "kontrako norabidean" urrats bat egin du. Horrela, "Ipar Euskal Herriko gizarteak eta gehiengo politikoak" eskatzen duen konponbidearen kontrako bidean pausoa eman duela uste du.
Aranalde aske uzteko eskatzearekin batera, Frantziako Gobernuari konponbide demokratikoaren aldeko engaiamendua hartzeko deia egin dio.