Euskal Presoak

Sortu: "Gaurko operazioak baieztatzen du atzo Bruselan martxan jarri zen ekinbidearen beharra eta garrantzia"

Alderdiaren arabera, konponbide prozesua "lehertu" nahi du PPk , baina Espainiatik kanpo inork ez du ulertzen darabilen politika.

2015eko martxoaren 25a
13:13
Entzun

Sortuk agerraldia egin du gaur eguerdian, azken gertaeren inguruko balorazioa egiteko. Batetik, Bruselan atzo aurkeztutako Arnaldo Otegi askatu; euskal presoak etxera adierazpenaren edukiekin bat egin du Sortuk. Eta, azaldu duenez, gaurko atxiloketek baieztatzen dute adierazpenaren "beharra eta garrantzia". 

Salatu du espetxe politika "deliberatuki" okertzeaz gain, PPk "jo puntuan" dituela euskal presoekiko sostengu politikoa, soziala, ekonomikoa zein osasun arlokoa. "Madrilek ez du jasaten euskal presoekiko elkartasuna". Atxiloketak zein testuingurutan egin diren ere gogoan izan du Sortuk. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Etxerati harrera egin berri dio; Etxerateko kideak orain gutxi izan dira europarlamentuan; eta atzo aurkeztu zuten nazioarteko hainbat  pertsonek adierazpen bat euskal presoak askatzeko beharra dagoela nabarmenduz.

Sorturen esanetan, Espainiatik kanpo ez du inork babesten Espainiako Gobernuaren jarrera: "Sintzaileen mailak erakusten du euskal herritarrak ez gaudela bakarrik bakea eta demokrazia eskatzeko orduan". Are gehiago, Sortuk uste du adierazpen horrek ez duela posizio politiko bat edo bestestearen alde egiten, baizik eta " bakearen beharrean eta eskubideen errespetua" eskatzean oinarritzen da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.