Sortu legez kanporatzeko datuak biltzen ari da Espainiako fiskal nagusia

2013ko apirilaren 15a
13:45
Entzun

Espainiako fiskal nagusi Eduardo Torres Dulcek esan du datuak biltzen ari dela Sortu legez kanpora dezatela eskatu ahal izateko. Haren ustez, euskal presoei azken egunetan eginiko omenaldi batzuetan litekeena da "terrorismoa goratu" izana.

Iker Rodrigo Sortuko Bizkaiko koordinatzaileordearen atxiloketaren harira egin ditu Torres Dulcek adierazpen horiek. Esan du presoei egindako omenaldi batzuk "ikuspuntu penaletik" aztertzen ari dela fiskaltza, "une batean" alderdia legez kanpora dezatela galdegiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.