Ezker abertzaleak "zoru etikoa" onartu eta ETAren jarduna kondenatu bitartean PSE-EEk aurrera egiteari muzin egingo ziola iragarri zuen, eta, "blokeo egoera" horri aurre egiteko, hainbat "aurrerapauso" emango dituztela adierazi du Arraizek. Proposamen horiek ETAren desarmatzea, "biktima guztien" aitortza eta presoen alorreko zenbait gai izango dituzte ardatz.
Irailean "zerbait" aldatuko den itxaropena du Arraizek, baina PP eta PSE-EEren jarrerari dagokionez, pesimistagoa da: "Madrilen irizpideen arabera funtzionatzen dute, eta handik ezer ez egiteko agindu diete". Arraizek adierazi duenez, baina, Sortun ziur daude Euskal Herriko PP ez dagoela "eroso" egoera horretan.