Sortuk salatu du Espainiak "mespretxatu" egiten dituela konponbide proposamenak

"Elkarrizketa, akordioa eta, bereziki, demokrazia". Horiek dira gatazkak konpontzeko bide unibertsalak, Maite Ubiriak azaldu duenez. Kurdistango, Kolonbiako eta Eskoziako prozesuak aipatu ditu adibide gisa. [Youtube]http://youtu.be/_GYla_el1CM[/Youtube]

Hodei Iruretagoiena
2013ko martxoaren 26a
19:33
Entzun

Sortuk salatu du "gerra eta blokeo estrategian" dagoela tematua Espainiako Gobernua, eta "lubakitik atera" eta nazioarteko testuingurua aztertzera deitu du PP. Izan ere, Sorturen nazioarteko koordinatzaile Maite Ubiriak adierazi du "oinarri eta arau komun batzuk" badituztela nazioarteko konponbide prozesu guztiek, bakoitzak bere "berezitasunak" izan arren. Kolonbiako Gobernuaren eta FARCen arteko elkarrizketak, Kurdistanen PKK-k iragarritako su-etena —"Turkiako Gobernuarekin abiatutako negoziazio prozesuaren barnekoa", Ubiriak nabarmendu duenez— eta Eskozian egitekoa den erreferenduma aipatu ditu.

Euskal Herrian ere nazioarteko kideek badute borondatea konponbide prozesuan laguntzeko, Sortuko kidearen esanetan. Besteak beste, atzo hamabi adituk plazaratutako adierazpena eta bihar Europako Parlamentuan izango den presoei buruzko mahai ingurua aipatu ditu horren erakusgarri. "Nazioarteko komunitateak badaki prozesuak eta elkarrizketak ez dutela alternatibarik", gaineratu du.

Euskal gizartea eta nazioartea, "erabakigarriak"

Sortuko bozeramaile Amaia Izkok "elkarrizketa politikorako agertokia saihestu" nahi duela leporatu dio PPri. Gainera, Izkok salatu du horregatik daudela PP eta PSOE erabakitzeko eskubidearen aurka "tematuta". Izkok gaineratu duenez, Espainiak helburu horrekin erabiltzen du espetxe politika "kriminala" ere. Adibide gisa, Jabi Martinez presoaren —'Parot doktrina' ezarri zioten 2010ean— lagunek joan den asteburuan izandako istripua ekarri du gogora. "Hori da EAJk PPrekin eta PSOErekin adostutako oinarri etikoa", adierazi du. "Babes soziala eta nazioarteko komunitatearen laguntza erabakigarriak izango dira prozesuaren parametroak mugiarazteko", nabarmendu du Sortuko bozeramaileak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.