bateragune auzia

Sortuk uste du "estatuaren ahulezia politikoaren adierazle" dela Bateragune

Kartzela zigorraren hiru laurdenak beteta eduki arren, Miren Zabaleta, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez eta Arnaldo Otegi 'Bateragune auziko' kideek preso segituko duela erabaki zuen atzo Espainiako Auzitegi Konstituzionanak.

Amaia Izko eta Pernando Barrena. JON URBE / ARGAZKI PRESS
2014ko maiatzaren 6a
07:44
Entzun

"Auzian hartu diren erabaki guztiak funts juridikorik gabekoak dira, eta oinarrizko eskubideak urratzen dituzte", esan dute Pernando Barrenak eta Amaia Izkok Donostian emandako prentsaurreko batean.

Haien arabera, Espainiako Estatuaren helburua Euskal Herriko mugimendu subiranistak martxan jarritako "bake prozesua deuseztatzea" da, "baina, mina eragiteko gaitasuna erakutsi duten arren, bakearen etsaiek ezingo dute geldiarazi dagozkigun eskubide guztiak berreskuratzeko apustua".

Estatuarekin "hausteko" beharra azaldu du Sortuk, eta uste du gero eta jende eta eragile gehiago dagoela bide horren alde.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.