Sortzen-ek ohartarazi du gaurko aldaketa "urrats bat" besterik ez dela

2015eko otsailaren 19a
12:29
Entzun

"Azkenik, urte askoren buruan, Nafarroako Parlamentuak aldaketa txiki bat onartu du", esan du Sortzen-eko Nafarroako korrodinatzaile Gari Torregrosak, eta nabarmendu du urratsa handia ez den arren hala nahi duten familiei euskaraz ikasteko aukera emango diela.

Hain zuzen ere, Sortzen-ek deituta elkarretaratzea egin dute gaur Iruñean, parlamentuaren kanpoaldean, Nafarroa osoan euskaraz bizi eta ikasteko eskubidea aldarrikatzeko.

Dena den, Torregrosak gogorarazi du gaur onartu den neurria "urrats bat" besterik ez dela eta azken helburua dela zonifikazioa amaitu eta euskaraz ikasteko aukera Nafarroa osoan eskaintzea: "Euskarari hesiak jartzen dizkio zonifikazioak, eta erabat zentzugabea da hori".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.