Gizartea

SOS Arrazakeriak De Andresen aurka jarri zuen kereila, aurrera

Arabako ahaldun nagusiak esan zuen elkarteak gizarte laguntzen iruzurrean laguntzen zuela; epaileak kereila tramiterako onartu du.

Javier de Andres Arabako ahaldun nagusia. JUANAN RUIZ, ARGAZKI PRESS
Berria
2015eko otsailaren 16a
17:28
Entzun

Fede Garcia Arabako SOS Arrazakeriako bozeramaileak ostegunean hitz egingo du epailearen aurrean, Javier de Andresen irainen kaltetu gisa. Iragan abenduan, migratzaileen eskubideen alde lan egiten duen elkarte horrek kereila bat jarri zuen Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiaren aurka, irainengatik.

Arabako ahaldun nagusiak adierazi zuen SOS Arrazakeria “gizarte laguntzen lapurretaren adibide bat” zela. 1.252 migratzaile erroldatzean iruzurra egin izana leporatu zion.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.