SOS Arrazakeriak jasotako salaketa asko poliziak eragin ditu

Olatz Silva Rodrigo.
Bilbo
2023ko ekainaren 8a
00:00
Entzun
Bizkaiko SOS Arrazakeriaren Informazio eta Salaketa Bulegoak 34 salaketa jaso zituen iaz, eraso eta tratu arrazistengatik. Atzo aurkeztu zuten Diskriminazioaren ahotsak txostena, eta, haren arabera, herritarrek jarritako salaketa gehienak arrazakeria instituzionalari dagozkie, arrazakeria polizialari, zehatzago.

«Salaketa ugari jaso genituen iaz, baina formalak 34 izan ziren», zehaztu zuen Karen Brunel Bizkaiko SOS Arrazakeria taldeko kideak. Aurreko urtean baino salaketa gutxiago dira, baina horrek ez du esan nahi eraso arrazistek behera egin dutenik. «Salaketa formal gutxiago jasotzearen arrazoia da erakundeek ez dutela azaltzen gorroto delituengatik salaketa nola jarri; gainera, arlo judizialak ez ditu aitortzen arrazoi arrazistak eraso bat gertatzen denean». Hori dela eta, herritarrek ez dute «motibaziorik» salaketa aurkezteko. «Errepresaliak egongo ote diren beldur dira, eta horregatik ez dute salatzen; gainera, badakite arlo emozionalean eta ekonomikoan gogorra izango dela».

Beste arrazoi bat ere badago salaketak ez aurkezteko: «Gehienetan, instituzioak eurak dira eraso arrazistak egiten dituztenak». 34 salaketatik hamabi eremu instituzionalean gertatu ziren iaz. Salaketa guztien %35, alegia. Azaldu zuten arrazakeria mota horrek herritar arrazializatu eta migratuen bizitza ikusezin bihurtzen duela, «gorrotoa, ahultasuna eta desberdintasun soziala sustatzen duten legeekin».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.