gizartea

SOS Arrazakeriak salaketa jarri dio PPri, immigranteenganako "gorrotoa" sustatu duelakoan

Bilboko PPren 'Aurrena, Bilbokoak. Etxebizitza publikoak emateko sistema justu baten alde' kanpainaren harira agiri bat aurkeztu dio elkarteak Bilboko Fiskaltzari, Espainiako Zigor kodea urratu ote duen iker dezan eskatzeko.

2012ko maiatzaren 8a
13:13
Entzun

Bizkaiko SOS Arrazakeriak salaketa jarri du gaur eguerdian Bilboko Fiskaltzan, Bilboko PPren Aurrena, Bilbokoak. Etxebizitza publikoak emateko sistema justu baten alde leloa daraman kanpainak immigranteenganako "bazterkeria eta gorrotoa" sustatzen duela iritzita. Kanpaina horretan, etxebizitza publikoak eskuratzeko immigranteei baldintzak gogortzea proposatu zuen Bilboko PPk.

Salaketa horren bitartez, PPk Espainiako Zigor Kodeko 510. artikulua urratu ote duen ikertzeko eskatu diote Fiskaltzari. Kanpaina horretarako hainbat kartel eta eskuorri inprimatu zituen udalak.

SOS Arrazakeriaren erabakiaren aurrean, Cristina Ruiz PPren Bilboko bozeramaileak argudiatu zuen kanpainan Bilbon bizi direnak eta lan egiten dutenak hartu zituztela aintzat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.