SOS Haur Lapurtuak eta Anadir Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin bilduko dira

2012ko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun
SOS Haur Lapurtuak eta Anadir elkarteetako ordezkariak Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza zabalarekin bilduko dira gaur goizean, 10:00etan, Eusko Jaurlaritzako egoitza nagusian. Idoia Mendia Justizia sailburua, Rafael Bengoa Osasun sailburua,Ines Ibañez de Maeztu Giza Eskubideetako zuzendaria izango dira bileran, besteak beste. Arantza Quiroga Legebiltzarreko lehendakariarekin ere bilduko dira. Instituzioetan «babes eza» sumatu dutela azalduko diote elkarteetako ordezkariek Jaurlaritzari, eta Jaurlaritzak gaurko egoeraren berri emango die elkarteei.

Bestalde, SOS Haur Lapurtuak elkarteak elkarretaratzea egingo du gaur Gasteizen, Andre Mari Zuriaren plazan. Instituzioen babes handiagoa eskatuko dute. Elkarretaratzea 17:30ean hasiko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.