haur lapurtuen auzia

SOS Haur Lapurtuak Euskadik salaketa jarri du Fiskaltzaren aurrean, Etxeberria eta Gurrea medikuen adierazpenen ondotik

Elkarteak dio ETB2 telebista kateko '60 minutos' programan "eduki zigorgarria izan dezaketen gertaera eta egoeretan oinarritutako" adierazpenak egin zituztela. Elkarteak EAEko Fiskaltzari eskatu dio egia ezagutzeko lan egin dezan.

2012ko maiatzaren 18a
18:42
Entzun

SOS Haur Lapurtuak Euskadi elkarteak salaketa jarri du gaur EAEko Fiskaltzaren aurrean, Francisco Etxeberria auzitegiko mediku eta Aranzadi Zientzia Elkarteko presidenteak eta Jose Gurrea ginekologoak ETB2 telebista kateko 60 minutos programan asteazkenean egin zituzten adierazpenen harira. Elkartearen arabera, "eduki zigorgarria izan dezaketen gertaera eta egoeretan oinarritutako" adierazpenak egin zituzten.

Elkarteak jarritako salaketarekin nahi du Fiskaltzak adierazpen horien berri izan dezan, horiek prozesuaren nondik norakoak argitzeko "interesekoak" izan daitezkeelakoan.

Horrekin batera, elkarteak azpimarratu du urteetan egin duen salaketa agerian geratu dela EITBk emandako saioan, eta baita Eusko Legebiltzarrean haur lapurtuen auziaren inguruan egindako batzarrean ere.

"Kasu honetan ez da SOS Haur Lapurtuak izan gertaerak salatu dituena. Izena duten bi medikuk esan zuten legez kanpoko adopzioak egiten zirela, eta medikuek faltsuak ziren dokumentuak sinatzen zituztela ere azaldu zuten".

"Justiziak esku hartu behar du, egia ezagutzeko. Errudunek ezin dute zigorrik gabe geratu. Asko dira sufritzen ari diren familiak eta ezin dugu onartu horrelako adierazpenek inolako ardurarik ez izatea".

Fiskaltzaren helegitea

Gipuzkoako Fiskaltzak helegitea jarri dio gaur Tolosako epaitegian (Gipuzkoa) haur lapurtuen auzian itxitzat eman zuten kasu bati.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.