bihar beRRIA-n

Soto eta Zeberio, edo Lasa eta Zabala

Joxi Zabalaren arreba Pilirekin eta 'Twist' nobelaren idazle Harkaitz Canorekin izan da BERRIA; bihar erreportajea argitaratuko du. Antza daukate fikzioak eta errealitateak; bahiketa, tortura eta hilketak daude bietan.

gurutze izagirre intxauspe
2012ko urriaren 27a
16:05
Entzun

Soto eta Zeberio bahitu egin zituzten, torturatu, desagerrarazi eta hil. Urteetan ez zituzten haien gorpuzkiak aurkitu. Haien lagun min baten bizitza, Diego Lazkanorena, markatuta geratuko da betiko. Twist nobelaren hari nagusia da. Soto eta Zeberio izan zitezkeen Joxean Lasa eta Joxi Zabala.

Harkaitz Canok liburuan errealitatetik eraiki du fikzioa, baina errealitatea askoz ere gordinagoa da "Lazkanorena baino askoz ere gogorragoa izan da. Nire etxean ez zen hitz egiten gertatuaz. Edozer gauza egiten nuen ihes egiteko". Pili Zabalaren hitzak dira, Joxi Zabalaren arrebarenak. 29 urte bete berri dira haiek desagerrarazi zituztela. Kontatu beharreko zerbait zela sinetsita zegoen Cano. Eta Zabalak eskertu egin dio: "Nik nahi nuen istorio hori kontatzea. Hau argitaratuta ikustean liberazio handia eduki dut".

GALek 1983an bahitu zituen Lasa eta Zabala, eta torturatuta hil zituen. Bien gorpuzkiak Alacanten (Herrialde Katalanak) azaldu ziren, 1995ean.

Pili Zabalarekin eta Harkaitz Canorekin izan da BERRIA, eta bihar bi orrialdeko erreportajea argitaratuko du Igandea gehigarrian. Aurrerapena da hau.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.