Hain justu, ordainketa berehala gauzatuko ez denez, Legebiltzarreko Mahaiak gaur hartu duen erabakia SAk dirua jasotzea "atzeratzeko amarrua" dela iritzi dio Jone Goirizelaia talde horretako legebiltzarkideak. "SA taldeari eman beharreko irtenbidea, berriro ere, atzeratu eta denboran galdu da", adierazi du Goirizelaiak.
SAk Legebiltzarreko Mahaiari aurkeztutako idatziaren arabera,ekainaz geroztik hil bakoitzeko 30.000 euro zor zaizkio. Legebiltzarreko Mahaiko presidente Juan Mari Atutxak (EAJ), lehen presidenteorde Gorka Knörrek (EA) eta bigarren idazkari Kontxi Bilbaok (EB-IU) argudiatu dutenez, SA taldeak gainerakotaldeen pareko eskubideak ditu Legebiltzarreko araudiaren arabera; beraz, bere jarduangatik dirulaguntzak jasotzekoa ere bai.
PPk eta PSE-EEk gogor egin dute erabaki horren kontra.
Batasunaren ilegalizazioa
Sozialista Abertzaleak taldeak dirulaguntzak jasotzeko eskubidea duela onartu du Legebiltzarreko Mahaiak
SA Sozialista Abertzaleak taldeak dirulaguntzak jasotzeko eskubidea duela ebatzi du gaur Eusko Legebiltzarreko Mahaiak. Espainiako Auzitegi Gorenak aginduta, talde horri egin beharreko ordainketak eten zituen iragan ekainean Legebiltzarreko interbentoreak. Erabaki horren aurka, idatzi bat aurkeztu zion SAk parlamentuko Mahaiari, eta EAJko, EAko eta EB-IUko ordezkarien botoekin, eskubidea aitortzea erabaki du. Nolanahi ere, ordainketa nola egin aztertu egin behar duela ebatzi du Mahaiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu