Jaurlaritzaren estatutu proposamena

Sozialista Abertzaleak taldeak osoko zuzenketa aurkeztuko dio Ibarretxeren planari

Eusko Legebiltzarreko SA Sozialista Abertzaleak taldeak osoko zuzenketa aurkeztuko dio Jaurlaritzaren estatutu proposamenari. Astelehenean jakinaraziko du zein den osoko zuzenketaren eta testu alternatiboaren edukia.

2004ko urtarrilaren 30a
18:59
Entzun
Otsailaren 9an amaitzen da Legebiltzarreko taldeek estatutu proposamenari zuzenketak aurkezteko epea. Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak iazko urriaren 25ean onartu zuen estatutu proposamena, eta egun berean eraman zuen Legebiltzarrera Juan Jose Ibarretxe lehendakariak.

Orain arte, EB-IUko eta PSE-EEko Legebiltzarreko taldeek aurkeztu dituzte zuzenketak.

Zuzenketak aurkezteko epea amaitu eta Legebiltzarreko Mahaiak kalifikatzen dituenean, osoko bilkura egingo da zuzenketak eztabaidatu eta bozkatzeko, eta proposamena Gobernuari itzuliko zaion erabakitzeko. Legebiltzarreko lehendakari Juan Mari Atutxak erabakiko du Jaurlaritzaren testua itzuli edo ez aldi bakar batean bozkatuko den edo osoko zuzenketa bakoitza bozkatu behar den. Bigarren aukeraren aldeko hautua egingo baluke, oposizioko talde guztiek osoko zuzenketa horietako baten alde bozkatu beharko lukete proposamena Gobernura itzul dadin.

Osoko zuzenketak aurrera ateratzen ez badira, Instituzio eta Barne Batzordean segituko du eztabaidak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.