Prentsa ohar baten bidez eman du SAk Zubimendiren eta Morcilloren erabakiaren berri. Zubimendi Gipuzkoan hautatu zuten legebiltzarkide, eta, Morcillo, berriz, Araban.
SAk "eskerrik beroenak" agertu dizkie Zubimendiri zein Morcillori "egindako lan bikainagatik". Halaber, aurrerantzean "hartuta dauzkan konpromisoak eta eta zereginak bere osotasunean beteko" dituela azpimarratu du SAk prentsa ohar horretan.
Eusko Legebiltzarra
Sozialista Abertzaleak taldeko Araitz Zubimendik eta Antton Morcillok legebiltzarkide izateari utzi diote, eta Rakel Peña eta Joseba Permach izango dituzte ordezko
Eusko Legebiltzarreko SA Sozialista Abertzaleak taldeak jakinaraz duenez, talde horretako bi kidek, Araitz Zubimendik eta Antton Morcillok, laga egin diote legebiltzarkide izateari. "Arrazoi pertsonalak eta euren dedikazioari dagozkionak" argudiatu dituzte erabaki hori hartzeko. Rakel Peña eta Joseba Permach izango dira haien ordezkoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu