Indarkeria futbolean

Spartakek prentsari eta Athleticeko jarraitzaileei egotzi die istiluen errua

Ostegunean atxilotutako bederatzi pertsonak aske utzi ditu epaileak, karguekin.

Ostegunean istilu larriak izan ziren Bilbon. LUIS JAUREGIALTZO, ARGAZKI PRESS
2018ko otsailaren 24a
11:32
Entzun

Spartak Moskuko lehendakariorde Nail Izmailovek Bilboko zaleengan eta prentsarengan jarri du istiluen ardura: "Hasieratik genekien Bilbon ez ginela ongi etorriak izango", esan du. Aurrena prentsak giroa berotu zuela salatu du, hango jarraitzaileen kontrako artikuluak argitaratuta; gero, "bertako erradikalen martxak" gertatu zirela; eta segurtasun neurri zorrotzak. "Argi zegoen probokazioak izango zirela".

Bi taldeen arteko partida hasi aurretik istilu larriak izan ziren Bilbon, ostegunean. Ertzain bat hil zen.

Errusiako taldearen jarraitzaileek ez zuten inolako errurik izan, Izmailoven ustez. Haiek egin zuten bakarra "defenditzea" izan zela gaineratu du: "Eraso egiten dizutenean, defenditzera behartuta sentitzen zara", esan dio Errusiako prentsari. Bere argudioak defendatzeko, azpimarratu du Moskun joaneko partida jokatu zutenean ez zela gertatu istilurik.

Atxilotuak, libre

Osteguneko istiluetan bederatzi lagun atxilotu zituen Ertzaintzak. Haietako bost euskal herritarrak ziren, hiru errusiarrak, eta bat poloniarra. Epaileak aske utzi ditu guztiak, baina karguekin. Desordena publikoak egitea egozten diete guztiei, eta atzerritarrei, baita autoritateari atentatua egitea ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.