ekoNOMIA

Sprilur elkarteko zuzendari ohia atzeman du Ertzaintzak, industria espioitza egotzita

Antton Zubiaurre da atxilotutakoa, Mendaroko alkate izandakoa (EAJ). Beste pertsona baten posta elektronikora sartzen zen eta "garrantzi handiko informazioa" bereganatzen zuen, polizia iturrien arabera. Jaurlaritzak sortu zuen Lurzoru Eraikuntza Industriaren Sustapenerako sozietatea.

2010eko ekainaren 25a
14:20
Entzun
Ertzaintzak Antton Zubiaurre Sprilur EAEko elkarte publikoko zuzendari izandakoa atxilotu du gaur goizean, industria espioitza leporatuta. Polizia iturriek diotenez, Zubiaurre beste pertsona baten posta elektronikora sartzen zen eta "garrantzi handiko informazioa" bereganatzen zuen.

Lurzoru Eraikuntza Industriaren Sustapenerako sozietatea da Sprilur S.A. Elkartea 1995ean sortu zuten, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari atxikia.

Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakari zen garaian izan zen Antton Zubiaurre elkarteko buru. Mendarokoa da, eta hango alkate izana da, EAJtik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.