Mendia

Steck suitzarra iritsi da Otxoa Olzarengana eta lehen botikak eman dizkio

Mendizale nafarrak zertxobait hobera egin duela agertu du gaur goizean Horia Colibasanuk, ondoeza izan zuenetik harekin dagoen errumaniarrak. Astelehenetik ia korderik gabe dago Otxoa Olza. 7.400 metroko altueran daude.

2008ko maiatzaren 22a
15:06
Entzun
Ueli Steck mendizale suitzarra iritsi da Annapurnako 4. kanpamendura, Iñaki Otxoa Olza mendizale nafarra eta Horia Conibasanu errumaniarra dauden lekura. Iritsi, eta lehen botikak eman dizkio.Astelehenean, Annapurnako gailurrari uko egitea erabaki eta beherazko bidea hartu zutenean, ondoez handia izan zuen Otxoa Olzak eta ordutik ia korderik gabe dago eta gorako eta ezkul kolpe handiak ditu.

Ordutik berarekin egon den Conibasanuk emandakoa alde batera utzita, Steckena da jaso duen lehen laguntza. Steckek eman dizkion botikek eragiten dioten erreakzioaren arabera, erabakiko dute aurrera begira zer egin. Nolanahi ere, beste bi mendizale -Denis Urubko kazakhstandar eta Don Bowie kanadarra- Otxoa Olza dagoen lekura bidean dira salbamenduan laguntzeko. Lehen zantzuen arabera, burmuineko edemaren bat du mendizale nafarrak.

Esan bezala, Colibasanuk beheko kanpamendukoei gaur goizean esan die Otxoa Olzak hobera egin duela. 39 orduz haiekin harremanetan jartzea lortu ezinik egon ondoren jasotako lehen albisteak izan dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.