Hezkuntza

Steilasen arabera, Hezkuntza Itunean sare publiko eta itunpekoaren artean ez da bereizketarik egiten

Hezkuntza itunak dituen gabezia eta hutsuneak “larriak” direla diote, eta "euskal hezkuntzako ordezkaritzaren zati bat baztertua izan dela".

jarraia154189.jpg
Zihara Jainaga Larrinaga.
2018ko uztailaren 5a
18:58
Entzun

Hezkuntza Itunean sare publikoaren eta itunpekoaren artean ez da bereizketarik egiten. Ikasturteko balorazioa egin du gaur goizen Steilasek Bilbon, eta bertan Hezkuntza Ituna baloratu du. Ana Perez bozeramailea: “Ezin dira berdin tratatu indarrean dauden bi sistema eredu hauek”. Itunak ezberdinen arteko balizko itun baterako oinarria izan behar zuela gogoratu du, baina egun publikoari ez zaiola lehentasunik ematen. "Euskal Eskola Publikoaren legea da, eta publikotik gutxi du".

Autokritikarik jasotzen ez duen dokumentua dela uste du, eta Hezkuntza Sailaren iritziak soilik hartzen dituela kontuan dio: “Neurri hauek martxan jartzeko ezinbesteko deritzogu finantzaketa eta aurrekontuak kontuan hartzea, eta itunean ez dira behin ere ageri”. Horrez gain, euskal hezkuntzaren egungo egoeraren erronka nagusi diren segregazioa edota ebaluazio sistema bezalako neurriak aipatu ezean "kalitatezko hezkuntzari" eragiten diola ohartarazi du.

Edukiez gain, ituna hainbat eragile kanpoan utziz egin dela salatu du. “Euskal hezkuntzako ordezkaritzaren zati bat baztertua izan da”. Era berean, familiak, ikasleak eta sindikatuak eztabaidatik kanpo uztean, dokumentua egiteko prozedura hasiera-hasieratik kutsatuta egon dela gaineratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.