Jorge Fernandez Diaz (Espainiako Barne ministroa): "Ezker abertzaleak ETAri baldintzarik gabe desegiteko eskatzen ez dion eta terrorismoaren biktimei barkamena galdegiten ez dien bitartean, ezin du elkarbizitzarako foroan egon. Kongresuan demokraton artean erdietsi genuen ekintza batasunetik aldentzea ez da ona".
Sergio Sayas (UPNko Komunikazio idazkaria): "Kezkaz hartu dugu Patxi Lopezek foro hori sortzeko proposamena. Nafarroan elkarrizketa erakundeetan egongo da. Hortik kanpo ez da mahairik bilatu behar. Batasunak ezarririko gai batzuk ari da jarraitzen Lopez, hauteskunde interesak lehenetsita. Akats handia da Batasuna eragile politiko gisa hartzea, alderdi ilegala baita".
Jaime Mayor Oreja (PPko europarlamentarioa): "Lopezen proposamena astakeria da. ETArentzat orain garrantzitsuena Eusko Legebiltzarrerako bozak irabaztea, eta hori lortzetik gertu dago. Ez dakit zergatik egiten diogun kanpaina ETAri".