Datuak. Kolektiboan 665 preso, zortzi baino ez Euskal Herrian, hamahiru istripu...

2012ko urtarrilaren 3a
14:26
Entzun

Etxerat euskal presoen eta iheslarien senideen elkarteak gaur emandako datuen arabera, 2011. urtearen bukaeraren Euskal Preso Politikoen Kolektiboan 665 lagun zeuden 70 kartzelatan, eta haietatik zortzi baino ez dituzte Euskal Herriko espetxeetan.

Senideen-eta bidaietan hamahiru errepide istripu gertatu ziren iaz, eta familia bakoitzaren hileroko gastua 1.500-2.000 eurokoa izan zen.

Zigorra luzatuta 58 preso daude, eta zigorra beteta kalean behar luketenak, 175 dira. Gaixotasun larriekin diren bederatzi preso askatzeko eskatu du elkarteak.

Gaurko espetxe politika aldatzeko exijitu du Etxeratek, "gatazka elikatzen duelako eta eskubideak urratzen dituelako".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.