Espainiako Auzitegi Nazionalak 87 presori ezarri die Parot doktrina 2006 eta 2011 urteen artean. Henri Parot izan zen lehenengoa, eta harrezkero zigorra luzatu die ondorengo besteei. Espainiako Epaitegi Konstituzionalak, ordea, aurten martxoaren 29an hiruri doktrina hori bertan behera uztea erabaki zuen, euren oinarrizko eskubideak urratzen zirela argudiatuta. Jose Inazio Gaztañaga, Juan Mari Igarataundi eta Jose Mari Perez izan ziren hiru horiek.
Datua: 2006tik 2011ra 87 presori ezarri diete Parot doktrina
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu