Elkarrizketa aurrerapena. Gerrikagoitia (Euskaltel-Euskadi): "Psikologo lana egiten ari gara"

2012ko uztailaren 10a
15:28
Entzun

Gorka Gerrikagoitia Euskaltel-Euskadiko zuzendariaren elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Hona hemen, aurrerapen gisa, haren esan batzuk:

- "[Erorikoengatik] Astarloza eta Txurruka galtzean asko igarri genuen, eta Sanchez eta Verdugo erretiratzean, are gehiago. Baina Tourra halakoa da, eta guri egokitzen zaigu apur bat psikologo lana egitea".

- "Etapa bat irabaztea da taldeak orain daukan helburu nagusia. Baina ez bakarra; izan ere, Izagirrek soilik bost minutura dauka maillot txuria eta, oso indartsu dagoenez, lor dezake".

- "Nik beti esaten dut gauzak zerbaitegatik gertatzen direla, eta ez kasualitatez. Beraz, gertatu zaigun guztia hausnartu egin behar dugu: zergatik galdu ditugun lau txirrindulari...".

- "Erlojupekoa ikusita Froome da, nire ustez, Tourreko ziklistarik indartsuena. Wigginsen taldekidea da, ordea, eta aukera izango du irabazteko soilik Wigginsek kale egiten badu".
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.