Amaia Izko abokatuaren elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Hark sartu zuen Ines del Rio presoaren helegitea Europako Giza Eskubideen Auzitegian. Hona Izkoren esan batzuk, aurrerapen moduan:
- "Estrasburgoren ebazpenari buruzko balorazioa oso-oso baikorra da. Hark esaten duena da ez dela onargarria pertsona bat egotea zigor bat betetzen kondenatu zuten momentuko arauei jarraituta eta kondena betetzen ari den bitartean hori sententzia berri batek aldatzea".
- "Del Rioren kasu berberean daude doktrina aplikatu dieten gainontzeko preso guztiak. Estrasburgoko tribunalak esan badu egoera honek oinarrizko eskubideak urratzen dituela, Espainiako Estatuak ezin dio egoera honi eutsi".