Erreakzioak. Ezker abertzalea: "Azkuna-Ares bikoteak gerra apustua egin du"

2011ko irailaren 21a
15:37
Entzun

Ezker abertzalea: "Elkartasuna helarazi nahi diegu Kukutza Gaztetxeari eta bertan lanean jarduten duten gazte guztiei. Azken 13 urtetan Errekalde auzoarentzat eginiko lanak ez du preziorik, egondako alternatibek zementua baino askoz gehiago balio dute. Gaur Ertzaintzak erabilitako jarrera ezin da justifikatu inongo egoeran. Erresistentzia pazifikoa egiten ari zen jendearen aurka oldartu dira, ohikoak diren gomazko pilotak eta borrez gain gerra materiala erabilita. Honek guztiak badu erantzulerik: Azkuna-Ares bikotea. Gerra apustua egin dute biok".

Aralar: "Elkartasuna adierazi diegu atxilotuei eta zaurituei. Aresek argibideak eman beharko ditu Kukutza hustearen inguruan".

Cristina Ruiz (Bilboko Udaleko PPko zinegotzia): "Ertzaintzak Kukutza hustu beharra zeukan, agindu judiziala zegoelako. Iñaki Azkunak Kukutzakoekin bildu beharko luke, leku eta ekipamendu alternatiboak aztertzeko. Baina okupazioa sekula ez da konponbidea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.