Erreakzioak. Prudhomme (Tourreko zuzendaria): "Denbora gehiegi iraun duen prozesu bat bukatu da"

2012ko otsailaren 6a
20:45
Entzun

Miguel Indurain (txirrindulari ohia): "Adituek hartu dute erabakia, baina hau asko luzatu da. Contadorrek pentsatzen zuen absolbitu egingo zutela. Orain borrokan segitu behar du, entrenatzen".

Christian Prudhomme (Frantziako Tourreko zuzendaria): "Denbora gehiegi iraun duen prozesu bat bukatu da. Hori da esan beharreko lehen gauza. 565 egun hauetan Contadorrek mundu osoan korritzen jarraitu du, egoera zailean jarriz probetako antolatzaileak. Munduko Federazioaren eta Dopajearen Kontrako Agentziaren lanagatik pozik egon gaitezke, auziaren erantzun bat dugulako".

John Fahey (Dopajearen Kontrako Munduko Agentziako presidentea): "TASek erabaki egokia hartu du, eta horrek erakusten du eraginkorra dela dopajearen aurkako araudia. Hori betetzen ez denean auzitegira jotzen jarraituko dugu guk".

Juan Carlos Castaño (Espainiako Txirrindularitza Federazioko presidentea): "Federazioan itxaropena genuen ebazpena positiboa izango zela. Albiste triste eta desatsegina da Espainiako kirolarentzat".

Andy Schleck (txirrindularia): "Beti sinistu dut bere errugabetasunean; egun oso tristea da txirrindularitzarentzat".

Fabian Cancellara (txirrindularia): "Prozesu luzeegia eta arraroegia izan da".

Michele Scarponi (txirrindularia): "Ebazpenak ez du emaitzen balioa aldatzen".

Jose Luis de Santos (Espainiako txirrindularitza hautatzailea): "Ez dut uste inork zalantzan jar dezakeenik Albertoren zintzotasuna".

Jose Javier Gomez (Txirrindulari Profesionalen Elkarteko presidentea): " Egun oso tristea da, txirrindularitza lokaztuta dago berriro ere".

Pedro Delgado (txirrindulari ohia): "Iparra galtzen ari da dopingaren aurkako borrokan".

Carlos Sastre (txirrindulari ohia): "Ulertzen zaila den zigorra da, ez dauka logikarik".

Eddy Merckx (txirrindulari ohia): "Norbaitek txirrindularitzaren heriotza nahi du".

Manuel Beltran (txirrindulari ohia): "Badakit zer gertatzen ari den, ni ere egoera berean izan nintzelako".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.