Erreakzioak. Txelui Moreno: "Benetako demokrazia balego, Rafa Diez ez zuketen kartzelatuko"

2011ko irailaren 19a
19:05
Entzun

Txelui Moreno ezker abertzaleko kideak gaur Madrilen Auzitegi Nazionalak Rafa Diez kartzelatzeko agindu ostean esan duenez, "benetako demokrazia balego —eta hori eskatzen dute Madrilen manifestariek—, Rafa Diez ez zuketen kartzelatuko".

Morenoren ustez, "Bateragunekoa ez da ezker abertzalearen kontrako epaia, euskal gizartearen aurkakoa da. Euskal gizartea bakearen eta normalizazioaren alde ari da lanean; aldiz, Estatuak, PPk eta PSOEk errepresioaren aldeko apustua egiten dute". Horiei jarrera aldatzeko eskatu die.

Ezker abertzaleak bidea ez duela aldatuko berretsi du Morenok, eta jendeari dei egin dio larunbatean Bilboko manifestaziora joateko.

Aralarrek adierazi du Diezen espetxeratzea "beste eskandalu demokratiko bat" dela. "Eskuin muturreko mugimenduen papera jokatu izana leporatzen diogu Ministerio Fiskalari, eta demokraziaren, eskubideen eta legeen defentsa ez egitea. Ministerio Fiskalari egiten diogun kritika Espainiako Gobernuari egindako kritika bera da".

Espainiako Gobernuak dio "errespetatu" egiten duela auzitegiaren erabakia, eta ez duela gaur ere balorazio politikorik egingo.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.