Bernard Valero (Frantziako Atzerri ministerioaren bozeramailea): "ETAk erabateko armagabetzea iragartzea espero dugu".
Rodolfo Ares (Eusko Jaurlaritzako bozeramailea): "Ez dugu ETAren komunikatuei hedadura ematen lagunduko, eta kasu bakarrean hitz egingo dugu, ETAk erabateko desagertzea iragartzen duenean".
Rebeka Ubera (Aralarreko antolaketa idazkaria): "ETAren adierazpena zentzu onekoa da eta bide egokian doa", “ETAk eginiko adierazpena Aieteko Bake Konferentzian jasotakoaren ildotik dator, eta beraz ongi etorria da. Ongi etorriak diren bezala, bake bidean gehitzera datozen urrats eta adierazpen guztiak”.
Mikel Arana (Ezker Anitzako legebiltzarkidea): "Ezker abertzaleak berak ere onartzen ez dion protagonismo politikoa lortzearren etsi-etsian egindako saiakera da".