Rodolfo Ares (Eusko Jaurlaritza Herrizaingo sailburua): "Desilusionagarria da adierazpena. Ekinaren ekinez ari badira ere, presoen etorkizuna ez da amnistia kolektibo baten menpe egongo".
Antonio Basagoiti (PP): "Betikoa da. Jakitun izan behar dute ez dela amnistiarik egongo, eta Euskadik Espainia izaten jarraituko duela".
Angeles Pedraza (Terrorismoen Biktimen Elkartea): "Adierazpena itxurakeria da, eta gobernua negoziatzera behartu nahi du".
Jesus Loza (elkarbizitza eta memoria sustatzeko arduraduna): "Amnistia planteatzen dutenean presoak engainatzen ari dira, hori ezinezkoa baita".
Iñigo Urkullu (EAJ): "Adierazpenaz ez dago ezer positiboa esaterik. Ez dago aurrerapausorik".