sanferminak

Struendoan zarata ateratzeko prest

2014ko uztailaren 10a
10:21
Entzun

Danborrek, eltzeek, txistuek eta beste edozein tramankuluk balio dute Struendoan parte hartzeko, helburua zarata ateratzea baita. Urtero bezala, 23:59an Santo Domingoko aldapan elkartuko dira gaur, Marceliano etxearen parean. Handik ibilbidea egingo dute Alde Zaharreko kaleetatik.

1965. urtetik egin dute Struendoa Iruñeko sanferminetan, eta urtetik urtera gero eta jende gehiago biltzen da. Haurren Struendoa ere antolatu ohi dute; 23:59an egin beharrean, 11:59an egiten dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.